Julen Alonso eta Eneritz Aulestia - (Musika eta kultura) video free download


7,866
Duration: 04:35
Uploaded: 2015/04/19

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, 2015eko San Josetako Trikitixa Jaialdian

Herri baten arnas

da kultura

berau goratzea

da jomuga

musika dantza eskultura

edo literatura

badut duda, bihurtu da

zaindu nahi ez dugun hura.

Kulturak sortzen du

interesa,

jantzi nahi duenak

proba deza,

nahiz politikarien ahoz

sarritan eman babesa

dena presa, gora beza

ez da sinesten erreza.

Erritmoarekin

egin salto,

notaz nota goaz

orpoz orpo,

musika matematika ta

sentimendua delako,

milla malko, dugulako

eskolatik erdi kanpo.

Musikari baten

ikasketa,

dago zailtasunez

hain beteta,

herritik kanpora askotan

lagun bakartzat maleta,

milla buelta, erruleta,

gertatu liteke eta.

Musika eskola

degu plaza,

baina ezin jardun

geure kasa,

borondatez antolatzea

ez denez gauza erraza,

txalo jasa, nahi dut pasa

mantentzearren arnasa.

Comments


Related Videos