Julen Alonso eta Eneritz Aulestia - (Gaixoez oroitzea) video free download


6,250
Duration: 02:18
Uploaded: 2015/04/19

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, 2015eko San Josetako Trikitixa Jaialdian

Trikiti ta pandero ze festa alaia

gure koplekin egin nahi genuke jaia

ai oi ai orain da gara

iñor ez ahaztea da gaur gure nahia

hori izango dugu sorta honen gaia.

Gaixoez oroitzea ekimen noblea

nahiz eta osasuna daukagun gordea

txarra ere sortzen da ordea

denentzat ezta berdin izaten zortea

guztiontzat nahi degu bizitza hobea.

Pertsona askok dute gaitza eta miña

osasuna txartzeak sortzen du eziña

behar da saiakera fiña

guztiei eskeintzeko aukera berdiña

haiekin oroitzea gure ahalegiña.

Ezinduta daudenak zaizkigu inporta

ezin dira ahaztu ta bihotzetik bota

haientzat gure kantu sorta

haientzat gure doinu errima ta nota

gizarteak badauka nahikoa erronka.

Comments


Related Videos