josuZUBIA - Begi Umelak (Itxaso Paia) video free download


7,568
Duration: 03:02
Uploaded: 2012/09/10

"Futbolean hasi nahi dut

apuntatu nazazu ama"

Esanez erantzun zidan:

Zer diozu ene laztana?

Balleten eman dut zure

izena neska zarelako.

Futbola gogorra da eta

zure moduko neskentzako.

"Gaur parranda egingo dut ,

berandu helduko naiz etxera."

"Norekin jeitsiko zara?

nork lagunduko dizu atera?"

"Ama 16 urte ditut,

ez daukat inoren beldurrik"

"Baina ni ez naiz fidatzen,

Polit jantzi zara alferrik."

"Bertso eskolan hasi nintzen

Badaramatzat 3 urte

Ta gaurko txapelketara

Takoiekin joan nahiko nuke."

"Baina horrela mutilek

Bertsoz barre egingo dizute

Mendiko botak jantzita

Ondo tratatuko zaituzte."

"Ingeniaritza ikasketak

edo bestela ekonomia,

unibertsitatea hain da

pertsonala eta handia..."

"Turismoa edo bestela

kazetaritza har itzazu

aurpegi eder horrekin

lana errez aurkituko duzu!"

Begi umelen sekretuak

Gordetzen dituen ispiluak

Sorginen oihuz urrunera begira

Kristal hautsiak izango dira (bis)

Beti esan ohi digute

nola erantzun, zenbat hitz egin,

hankak zelan gurutzatu

eta ez makillatzeko gehiegi.

Ni behintzat nazkatu naiz eta

Naizena izango naiz eta punto!

Begiak itxi ditzala

horrela ez nauenak gustuko!

Comments


Related Videos