Harro nago nik ditudan hazpegiekin
Aitorren hizkuntza ere dut gustoko
ahaz gaitezen betiko kate horiekin
gizona bihurtu zutenak esklabo
bost kontinenteetan zehar bidaiatu dut
inor ez da ibili ni baino hobeto
beti andere ederrez inguraturik
nere jatorria aipatuz gero.
Zeruan egan dabilen arrano bat naiz
ez nintzen jaio morroia izateko
lurra guztiz zatiturik daukagu eta
hori zeruan ez da inoiz gertatuko.
Ni naiz lagunak laguntzeko beti gertu
nere lagunak ere ni laguntzeko
etsaiari aurre egiteko beldurrik ez dut
ezta andereen ondra babesteko
haien artean ni maitatua izan naiz
horregatik inoiz ez ditut ahaztuko
artez ibiltzen urratsa daukat sendoa
behintzat hala saiatzen naiz egunero.
8 years ago
9 years ago
12 years ago
12 years ago